Pribatutasun politika

Zure aldetik informazioa jasotzeko beharra badugu, beti boluntarioki ematea eskatuko dizugu espresuki.

Webguneak datu bilketarako dituen formularioetatik, edo beste bide batzuetatik, jasotako datuak Datu-babeseko Espainiako Agentziaren Datu-babeseko Erregistro Orokorrean inskribatutako izaera pertsonaleko datu fitxategi batera gehituko dira. Fitxategi honen arduraduna DYA GIPUZKOA da.

Erakunde honek pribatutasunez erabiliko ditu datuak, eta eskatutako zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin soilik, DBEOak eta 34/2002 Legeak, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzkoak inposatzen dituen legezko eta segurtasunezko berme guztiekin.

DYA GIPUZKOAk datuak ez emateko, ez saltzeko, eta hirugarren pertsonekin ez partekatzeko konpromisoa hartzen du, aurretik onespen zehatzik ez badago. Halaber, DYA GIPUZKOAk datuak ezeztatu edo zuzendu egingo ditu hauek zehaztugabeak, osatugabeak edo zuten helbururako beharrezkoak edo egokiak izateari utzi badiote, DBEOan aurrez ikusitakoaren arabera.

Erabiltzaileak emandako baimena baliogabetzeko aukera izango du, eta bere datuetara sartzeko, edo hauek zuzentzeko, indargabetzeko, mugatzeko, kontrastatzeko eta eramateko eskubideak erabili ahal izango ditu. Horretarako, DYA Gipuzkoako egoitza sozialera zuzendu daiteke postaz (Mendigain 30 behea, 20014 Donostia), edo info@DYAgipuzkoa.com posta elektronikoaren bidez, N.A.N.-aren bi aldeetako fotokopia bat erantsiz behar bezala identifikatuz, eta era argian erabiltzen ari den eskubidea zein den esanez.

DYA GIPUZKOAk cookie-ak erabili ahal izango ditu webgunean zerbitzuak ematen dituenean. Cookie-ak erabiltzailearen terminalean dauden informazio pertsonaleko fitxategi fisikoak dira. Erabiltzaileak bere programa nabigatzailea itxuratzeko aukera du, honen bidez cookie artxiboen sorrera galaraziz edo hauetaz ohartaraziz. (Ikusi Cookie Politika).

Gure webgunea gure erakundekoak ez diren webguneetako loturen bidez uztea aukeratzen baduzu, DYA GIPUZKOA ez da aipaturiko webguneen pribatutasun-politiken ezta hauek ordenagailuan bildu ditzazketen cookieen arduradun egingo.

Posta elektronikoari dagokion gure politika zuk jaso nahi dituzun komunikazioak bakarrik igortzean oinarritzen da.

Mezu hauek posta elektronikoz ez jasotzea nahiago baduzu, hauen bidez zure indargabetze eta uko egite eskubidea erabiltzeko aukera ematen dizugu, Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 22 artikuluko III. Tituluan jarritakoaren arabera.

Legez kontrako izaera duten jardueren aurreko prozedura

Edozein erabiltzaile edo bitartekok gure webgunearen bidez eskuragarri diren web-orrietan edozein ekintza ilegalak burutzeko edota inolako edukiaren legez kontrako erabilera azaltzen duten ekintza edo egoerak daudela uste badu, DYA GIPUZKOAri jakinarazpen bat bidali beharko dio, behar bezala identifikatuz, balizko arau-hausteak zehaztuz eta jakinarazpenean emandako informazioa zehatza dela espreski eta bere ardurapean adieraziz.

Espainiako legeria ezarriko da DYA GIPUZKOAren webguneari dagokion edozein gai eztabaidagarrirako.