Arrazoia eta onespena
Honako ohar legalak https://dyatenecesita.com webgunearen erabilera arautzen du (hemendik aurrera, WEB-a), zeinen titularra Gipuzkoako DYA Bidelaguntza Elkartea den (aurrerantzean DYA Gipuzkoa).
DYA Gipuzkoaren webgunetik nabigatzeak bere erabiltzaile baldintza egotzi, eta Ohar Legal honetan sartutako xedapen guztien onarpen osoa inplikatzen du. Xedapen hauek aldaketak jasan ditzazkete.
Erabiltzailea Webgunea modu egokian erabiltzera behartzen da, legeen, fede onaren, orden publikoaren, trafiko erabileraren eta honako Ohar Legalaren arabera. Erabiltzaileak aipaturiko beharrak ez betetzeagatik min edo kalteak eragiten baditu, DYA Gipuzkoaren edo bitartekoen aurrean erantzungo du.
Identifikazioa eta komunikazioak
DYA Gipuzkoak, DBEOaren — Datu Babeseko (EB) 2016/679 Erregelamendua— eta LSSI-EEaren (34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizarte eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) konplimenduan, ondorengoa adierazten du:
- Bere izen soziala da: Gipuzkoako DYA Bidelaguntza Elkartea
- Bere IFK da: G-20039855.
- Bere helbide soziala: Mendigain kalea 30 bajo Donostia, 20014 posta kodea.
- Euskadiko Elkarteetako Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, 551 zenbakiarekin.
- Bere telefono zenbakia 943-464622 da.
- Bere e-maila da: info@DYAgipuzkoa.com
Webgune honen erabiltzaileen eta DYA Gipuzkoaren arteko jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkorrak izango dira, efektu guztietara, postaz edo lehen zehaztutako beste edozein bitartekoren bidez egiten direnean.
Sarbide eta erabilera baldintzak
Webgunea eta bere zerbitzuak sarbide librekoak eta doakoak dira. Hala ere, DYA Gipuzkoak aurretik dagokion formularioa betetzera baldintzatuko du bere webean eskainitako zerbitzu batzuen erabilera.
Erabiltzaileak DYA GIPUZKOAri emandako datuak benetakoak direla eta eguneratuak daudela bermatzen du, eta egiten dituen adierazpen faltsu edo zehaztugabeen arduradun bakarra izango da.
Erabiltzaileak web honen zerbitzu eta edukiak modu egokian erabiliko dituela hitz ematen du eta, beste batzuen artean, ez dituela asmo hauekin erabiliko:
- Eduki bortitz, pornografiko, arrazista, xenofobo, iraingarri, terrorismoaren apologiazkoak, delituzkoak edo, oro har, legearen edo orden publikoaren aurkakoak hedatzea.
- Sarean birus informatikoak sartzea edo DYA GIPUZKOAren zein hirugarren pertsonen datu, dokumentu elektroniko nahiz sistema fisiko eta logikoetan kalteak edo akatsak sortzea, edo hauek eten, hondatu edo aldatuko dituen ekintzak burutzea; ezta beste erabiltzaile batzuei webgunera eta honek eskaintzen dituen zerbitzuetara sarbidea oztopatzea DYA GIPUZKOAk bere zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dituen baliabide informatikoen kontsumo masiboa eginez.
- Beste erabiltzaile batzuen posta-elektronikora edo DYA GIPUZKOAren edo bitartekoen sistema informatikoen eremu mugatuetara sartzen saiatzea eta, bere kasuan, informazioa ateratzea.
- Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzea, ezta DYA GIPUZKOAren edo bitartekoen informazioaren konfidentzialtasuna haustea ere.
- Beste erabiltzaile baten, administrazio publikoen edo bitarteko baten nortasuna ordezkatzea.
- Edukiak errepikatu, kopiatu, banatu, beste edonoren eskura jarri, edonolako plazaratze publikorik egin edo eraldatzea; baldin eta dagozkien jabetza-eskubideen titularraren baimena izan ezean edota aipatutakoa egitea legez baimenduta balego.
- Datuak publizitate helburuarekin biltzea eta edozein motatako publizitate eta komunikazio igortzea salmenta edo bestelako merkataritza izaerako helburu batekin, beti ere aurretik ez badago eskaera edo baimen zehatzik.
Webguneko eduki guztiak, esaterako testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, baita bere diseinu grafikoa eta kode iturriak ere, DYA GIPUZKOAren obra bat dira. Hori dela eta, erabiltzaileak ez du uste behar hauen ustiapen eskubidea uzten zaionik, webaren erabilera zuzenerako beharrezkoak direnetik harantz.
Azken finean, webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek edukiak ikus ditzazkete eta, bere kasuan, baimendutako kopia pribatuak egin, baldin eta kopiatutako elementuak ez bazaizkio geroago hirugarren bati uzten, ez badira sareetara konektatutako zerbitzarietan jartzen, eta ez badira inolako ustiapen helburuekin erabiltzen.
Halaber, webgunean azaltzen diren marka, izen komertzial edo edozein motatako zeinu bereizgarri guztiak DYA GIPUZKOArenak dira. Beraz, webgunean sartzeak edo bere erabilerak ez dio ematen erabiltzaileari haien gaineko eskubiderik.
Jabetza eskubideen titularrak espreski baimendu ez dituen edukien banaketa, aldaketa, lagapen edo komunikazio publikoak guztiz debekatuak geratzen dira, bai eta beste edozein egintza ere.
Hiperlotura baten ezarpenak ez du inolaz ere DYA GIPUZKOAren eta ezartzen den webgunearen jabearen arteko erlaziorik suposatzen, ezta bere edukien edo zerbitzuen onarpen eta onespenik ere. Izatekotan, hiperloturak uko egin beharko dio DYA GIPUZKOAri buruzko adierazpen edo ohar faltsu, zehaztugabe edo okerrak egiteari, bai eta ohitura onen eta orden publikoaren aurkakoak diren legez kontrako edukiak gehitzeari ere.
DYA GIPUZKOA ez da erabiltzaile bakoitzak webgune honetan zabaldutako materialari ematen dion erabileraren erantzule egiten, ezta hauen baitan egin ditzazkeen ekintzenak ere.
Bermeen eta erantzukizunen bazterketa
Webgune honen edukia izaera orokorrekoa da, eta informatzea da bere helburu bakarra. Ez da eduki guztietarako sarbidea bermatzen, ezta hauen exhaustibotasuna, zuzentazuna, gaurkotasuna eta helburu espezifikoentzako izan lezaketen egokitasun edo erabilgarritasuna ere.
DYA GIPUZKOAk kanpoan uzten ditu, ordenamendu juridikoak baimentzen duen heinean, ondoren aipatzen diren kasuek eragindako edozein kalte-galeren erantzukizunak:
- Webgunean sartzeko ezintasuna, edo edukien egiatasun, zehaztazun, sakontasun edota gaurkotasun eza. Webgunearen edota eskaintzen diren zerbitzuen bidez igorritako, hedatutako, bildutako eta eskainitako eduki guztien bizio eta akatsak ere kanpoan geratzen dira.
- Edukietan egon daitezkeen birus edo bestelako elementu batzuen presentzia, erabiltzaileen datu, dokumentu elektroniko edo sistema informatikoetan aldaketak sor ditzazketenak.
- Legeen, fede onaren, ordena publikoaren, trafiko erabileraren eta honako ohar legalaren haustura, webgunearen erabilera okerraren ondorioz. Bereziki, eta adibide moduan, DYA GIPUZKOA ez da jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak, enpresa sekretuak, ohorearen eskubideak, intimitate pertsonal eta familiarraren zein norberaren irudirako eskubideak, edota konpetentzia desleialaren eta legez kontrako publizitatearen inguruko araudiak urratzen dituzten hirugarren pertsonen ekintzen erantzule egiten. Halaber, DYA GIPUZKOAk web honetatik kanpo dagoen eta zuzenki gure webmaster-ak kudeatu ez duen informazioari buruzko edozein erantzukizuni uko egiten dio. Web honetan agertzen diren loturen funtzio bakarra, erabiltzaileari bertan eskaintzen diren edukiak zabaltzeko lagungarri izan daitezkeen beste iturri batzuen gainean informatzearena da. DYA GIPUZKOAk ez du bermatzen eta ez da arduradun egiten lotutako lekuen funtzionamenduaz edo eskuragarritasunaz; ez du haiei bisita egitea iradokitzen, gonbidatzen edo gomendatzen, eta beraz ez da lortutako emaitzaren erantzule izango. DYA GIPUZKOA ez da bitartekoen aldetik ezarritako hiperloturen erantzule egiten.